Santamaña, Asteasuko Puy de Dôme

(Argazkia: Aiurri.eus)

Lasterketa berezia da Santamañako Igoera. 7 kilometro eskasetan 300 metrotik gorako desnibela gainditu behar da Asteasutik baselizan ezarrita dagoen helmugara iristeko, herrian zehar bi itzuli aldapatsu egin eta gero. Azken 1.600 metroek egiten dute berezi batez ere, asfaltoa utzi eta mendi bide bortitz baten barrena murgiltzen delako tropela, baina berezi, oso berezi ere bihurtzen dute lasterketa osteko hamaiketakoak eta zozketek.

Bereziak berezi, soberan merezi du Santamañan goiza igarotzeak, menditik jaisteko unea iristen denean tristura puntu bat sentitu arren, jaietan gaueko tabernak ixten dituztenean gertatu ohi den bezala. Inork ez du etxera itzultzeko gogorik.

Baina, bizitzak aurrera darrai, eta Santamañatik errealitatera jaistea tokatzen da, nahi ala ez, maldak maite ez dituztenek ere ederki gozatu eta gero. Azken txanpako aldapa amaigabeak baso artean egiten dio itzal Frantziako Tourrean gaur igotako Puy de Dôme mitikoari, baina, hala ere, gogortasunak gogortasun, parte hartzaile gehienok, urtez urte, errepikatu ohi dugu, lagun arteko topaketa bat delako, lasterketa bat baino.

Korrikalarien maila bikainari buruz ez dugu hemen hitz egingo, hori adituei utziko diegu. Sailkapenak, ordea, hemen dituzue:

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar