Fededun zein fedegabeek bekatu egin dugu Ibaetan

Donostiako Ibaeta auzoko jaietako lasterketa giro paregabean itzuli da asteburuan, bi urteko etenaren ostean. Korrikalari mitiko askok hartu dute parte, tradizio handiko proba honek merezi duen leialtasunak bultzatuta; eta, hauekin batera, maila handiko atletak ere izan dira irteeran, aurtengo txapela jantzi duen Aitor Etxeberria igeldotarra tartean. Agerian geratu da berriro festa eta lehia bizia guztiz bateragarriak direla, auzo lasterketa txikienean ere.

Ohi moduan, proba bukatuta, plazan egindako sari banaketan, korrikalari guztien ahotan egon da Aingeru Zaindariaren baselizara igotzeko malden gogortasuna. Igarako enpresa eta tabernen gunean zehar bi itzuli egin ondoren, azken kilometroan igotzen da bertara. Hor dago lasterketa honen xarma, aldapatzarrak aldapatzar.

6’2 kilometro inguruko lasterketa da, motza eta esplosiboa, gogorra, baina parte hartzaile guztiak utzi ditu asebeteta, maldekin harreman gatazkatsua duten horiek barne. Denok bekatu egin baitugu Aingeru Zaindariaren aurrean, fededun zein fedegabeek, eta bekatu egiten jarraituko dugu aurrerantzean ere, lasteketen agenda handitzen ari den honetan.

SAILKAPENAK:

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar